Galesko Eisteddfod Nazionala

Galesko Eisteddfod Nazionalaren bisitari asko ez dira inoiz Pabilioia delakoan sartu (atzealdean): hor, lehiaketak ikus litezke pantaila erraldoi (aurrealdean). (2007. urtea)
Eguzki indarrez mugituriko "Gwawr" (euskaraz "Ilunabar") izeneko autoa, Galestar auto horrek Darwin-Adelaide Trans-Australia lehiaketan parte hartu zuen 2007an, Eisteddfodean aurki daitezkeen gauzen adibidea da. (2007. urtea)

Galesko Eisteddfod Nazionala (galesez: Yr Eisteddfod Genedlaethol) urtero ospatzen diren eisteddfodik edo kultur jaialdirik garrantzitsuena da. Nagusiki Galesen egiten da: Europa osoko olerki eta musika lehiaketen artean ospakizun handiena da.

Eisteddfoda arteen eta hizkuntzaren jaialdia da: hainbat egun dirauten lehiaketa eta zuzeneko musika emanaldiz osatuta dago, beti ere eta osoki galesez. Ohituraz, abuztuko lehenengo astean da, eta txandaka lekuz aldatzen da, Galesko ipar eta hegoaldeko kokalekuen artean (artikulu honen behe aldean urteroko kokalekuen zerrenda eman da). Lehiaketetan 6.000 pertsonak hartzen dute parte eta 150.000 ikusle baino gehiago bertaratzen dira.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search